XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ez kanpotarrek, ez esklaboek, ez emakumeek, ez haurrek ez zuten parte hartzeko eskubiderik.

Ereduzko demokrazia haretan ere, biztanleetan lautatik batek baino ezin zuen biltzarretan parte hartu.

DENA

Zalantzarik gabeko sinestea sineste itsua da.

Baina ezer ez sinesteari buruzko G.K. Chestertonen hitzak gogoangarriak dira:

Iadanik ezer sinesten ez duela dioena, orduan bai dena sinesten hasi dela....

DEPENDENTISMOA

Ezertan sinesten ez omen duen jende asko dependentista sutsua da.

Dependentismoa, euskal herrietan oso hedatuta dago. Independentismoa baino hedatuagoa, informe ofizialen arabera.

ZERGATIA

DERROTAK

Itsas hiztegian derrota erruta edo itsasbidea da.

Derrotarik derrota gabiltza.

Ez dakit kontsolagarria den baina, ez gabiltza behintzat morrontzarik morrontza.

DESADOSTASUNA

- Ni alde egitearen kontrakoa naiz.

- Ba ni kontra egitearen aldekoa.